Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloak geldialdiak egingo ditu eskualdean

Julene Frantzesena 2024ko aza. 11a, 11:35

Loiolako organoa.

Zumaian, Azpeitian, Orion eta Aizarnan izango dira emanaldiak datozen asteetan. Zikloaren barruan, askotariko organo emankizunak eskainiko dituzte hainbat musikarik.

Martxan da Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloa, eta datozen egunetan eskualdean izango dira ziklo horren barruko hainbat kontzertu. Zehazki, Zumaian, Azpeitian, Orion eta Aizarnan izango dira emanaldiak.

Zumaiako kontzertua Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak eskainiko dute, ostiralean, 20:00etan, parrokian. Azpeitian, berriz, zapatuan eskainiko du emanaldia Loreto Imaz organistak; Loiolako basilikan izango da, 12:00etan hasita.

Orioko kontzertua hilaren 22an, ostiralez, izango da parrokian, Mikel Ansolaren eskutik (20:00), eta Joxean Pascualen eta Karmele Muroren txanda izango da azaroaren 30ean, larunbatez; Aizarnako elizan eskainiko dute horiek emanaldia, 12:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide