Euskal Herriko skater onenek ikuskizuna eman dute Azpeitian

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 3a, 09:09

Street modalitatean, mutiletan, Larrun Barrenetxea izan da onena, eta nesketan, Afrika Criado. Park modalitatean, berriz, mutiletan, Egoitz Bijueskak jantzi du txapela, eta nesketan, Nora Auzmendik.

Atzo, larunbata, Euskal Herriko Skateboard Txapelketa jokatu zuten Izarraizko Atea parkearen ondoko skate parkean. Bi modalitatetan lehiau ziren skaterrak; goizean street modalitatean, eta arratsaldean park modalitatean. Adin guztietako 40 bat kirolari aritu ziren, ikuskizun bikaina eman zuten, eta herritar ugari bertaratu zen txapelketa ikustera.

Euskal Herriko Irristaketa Federazioak (EHIF) antolatu zuen txapelketa, eta federazio horrek antolatzen duen hitzordurik garrantzitsuena izan zen atzokoa. Izan ere, euskadiko txapela zegoen jokoan. Gainera, park eta street modalitateetako lehen hiru sailkatuek Espainiako Txapelketan aritzeko txartela eskuratuko zuten.

Street modalitatean, mutiletan, Larrun Barrenetxea izan zen onena, Izei Villakorta gelditu zen bigarren, Hodei Alkorta hirugarren eta Paul Espizua laugarren. Nesketan, berriz, Afrika Criado izan zen onena, Nara Roma gelditu zen bigarren postuan, Deiane Zuaznabar hirugarrenean eta Sofia Redondo laugarrenean.

Park modalitatean, Egoitz Bijueskarentzat izan zen txapela, Hodei Alkortak egin zuen bigarren, Izei Villakortak hirugarren eta Niko Fierrok laugarren. Nesketan, Nora Auzmendi izan zen onena, Deiane Zuaznabarrek bigarren egin zuen, Noa Calerrek hirugarren eta Sofia Redondok laugarren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide