Azaroaren 25a

"Indarkeria matxistaren kontrako aldarriak batuta" asanblada irekia antolatu du herritar talde batek

Nerea Uranga

Hainbat herritar Erdikalean. (Ihintza Elustondo)

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna gertu dela eta, "kaleak hartzea beharrezkoa" ikusten dutelako deitu dute asanblada. Azaroaren 5ean, asteartez, izango da, 16:30ean, Baigerako aretoan.

"Indarkeria matxistaren aurkako aldarriak" batu duen herritar talde batek asanblada irekia antolatu du azaroaren 5erako (asteartea), 16:30ean, Baigerako aretoan, eta indarkeria matxistaren aurka dagoen oro bertan parte hartzera deitu dute.

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, gerturatzen ari da, eta asanblada deitu dutenen arabera, beharrezkoa da "indarkeria matxistaren aurkako aldarria zabaltzea eta kaleak hartzea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide