Euskal Antzerki Topaketak martxan diren bitartean ez da zinema emanaldirik izango

Julene Frantzesena 2024ko urr. 28a, 07:00

Soreasu antzokiaren zati bat.

Ostiralean hasiko dira topaketak eta hilaren 24ra arte hainbat eta hainbat euskarazko antzerki obra ikusteko parada izango dute herritarrek. Soreasun izango dira horiek, eta ondorioz, lau astez ez da zinema saiorik izango herrian.

Ostiralean hasiko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak, eta egitasmoa martxan izango den lau asteburuetan ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian. Izan ere, hilaren 24ra bitartean hainbat eta hainbat euskarazko antzerki obraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek ostiraletan, zapatuetan eta igandetan.

Aurtengo topaketen egitarau osoa honako lotura honetan eskura daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide