Organo zikloaren barruan Valentin Lukanek eskainitako kontzertua, ikusgai

Urtzi Oteiza 2024ko urr. 23a, 18:17

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruan eskaini zuen kontzertua atzo arratsaldean organo jotzaile austriarrak. Datorren astean bukatuko da aurtengo zikloa Loiolan, organo ikasleen emanaldiarekin.

Valentin Lukan organo jotzaile austriarrak Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruko hirugarren kontzertua eskaini zuen hilaren 18an, Loiolako basilikan. Lukanek hiru konpositore handiren piezekin osatu zuen egitarauaren zati nagusia: Johann Sebastian Bach, Richard Wagner eta Franz Liszt. Hiru horien bina obraren moldaketak ez ezik, Lukan beraren sorkuntzak ere entzun ahal izan zituzten basilikan elkartu ziren entzuleek. Guka Telebistari esker, orain osorik ikusgai dago Lukanen kontzertua.

Etzi, ostirala, bukatuko da organo erromantikoaren zikloa, Azpeitian eskainiko duten azken kontzertuarekin. Hain zuzen ere, Loiolan izango da azken hitzordua, Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleen eskutik, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide