Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruan, zuzeneko emanaldia eskaini zuten Itziar Urbieta organistak eta Iraia Bereziartua biolin jotzaileak Loiolako basilikan. Guka telebistak ikusgai jarri du bi azpeitiar musikarien emanaldia. Urbietarena eta Bereziartuarena zikloaren barruko bigarren emanaldia izan zen.
Christian A. Almada organo jotzaile argentinarra, Pietro Cernuto friscaletto eta gaita jotzaile italiarra eta Vincenzo Isaia klarinete jotzaile italiarra aritu ziren aurreneko emanaldian. Honako lotura honetan ikus daiteke haien kontzertua.
Aste honetan ere izango da hitzordurik organo zikloaren barruan. Hain zuzen, ostiralean, hilak 18, Valentin Lukan organista ariko da Loiolan. Hilaren 25ean eskainiko dute Azpeitiko azken kontzertua, eta organo ikasleen txanda izango da. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.