Kilometroak 2024

Giro bikaina izan da Kilometroen eguerdi artekoan

Iraia Oteiza eta Nerea Uranga 2024ko urr. 6a, 14:00

Festa eguna aurrera, jendea batzen joan da Kilometroetako ekitaldietara eta guneetara. Eguerdira artean, eguraldia lagun jai giro bikaina dago Kilometroen lau guneetan.

Kilometroak irekiera ekitaldiarekin hasi dira 10:00etan, eta ordutik aurrera gero eta jende gehiago joan da batzen Azpeitian ospatzen ari diren Gipuzkoako Ikastolen festara. Lau guneetan dabil jendea eta giro bikaina izan da eguerdira arteko ekitaldietan. Arratsaldera bitartean izango da gozatzeko beste hainbat ekitaldi, plazan, Esklabetan, Ikasberri ikastolan nahiz Loiolan.

Kilometroetako egitaraua:

1. gunea-herriko plaza: herria.
- 13:30-14:30. Erronka.
- 14:30-15:30. Erromeria: Imuntzo eta Beloki.
- 16:00-17:30. Kontzertua: La Basu

  • Aniztasun funtzionala dutenentzat gune lasaia, Iturri Txiki ludotekan.

2. gunea-Esklabak: euskara.
- 13:30-14:30. Skate erakustaldia.
- 14:30-15:30. Kontzertua: Deñe.
- 15:30-17:00. Go!azen.

  • Beste ekintzak egunean zehar: Euskaltel bizikleta zirkuitua eta puzgarriak: Laboral Kutxa, Reala txokoa.

3. gunea-ikastola: euskara..
- 14:30-15:30 Kontzertua: Ukabil.
- 16:30-17:30 Kontzertua: Tapia eta Leturia.
- 18:00-19:00 Kontzertua: Janus Lester.

  • Beste ekintzak egunean zehar: Izpiz izpi jolasean: Bihotz Urdina eta Antxieta arkeologia taldea. Eitb: Makusi, Eroski elikadura tailerra.
  • Aniztasun funtzionala dutenentzat gune lasaia: ikastolako 3-6 urtekoen gelan.

4. gunea-Loiola: aniztasuna.
- 14:00-14:45. Kontzertua: Eraldatzen.
- 15:00-16:00. Kontzertua: Trini Fox.
- 16:30-17:30. Kontzertua: Urtz.

  • Beste ekintzak egunean zehar: artisau azoka, Izpiz izpi jolasean, zirku tailerra, emozioen babeslekua eskulan tailerra eta kapoeira.

Egunean zehar, kaleko animazioa: Sahatsa dantza taldea, Euskal Herriko Joaldunak, Itsasi euskal kultur elkartea, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, Batukada eta UK03 txaranga. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea, Iraia Oteiza eta Nerea Uranga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide