Kilometroak 2024

Herria Kilometroak hartzeko prestatzen

Aitziber Arzallus 2024ko urr. 4a, 13:37

48 ordu baino gutxiago falta dira aurtengo Kilometroak jaiaren hasiera ekitaldirako, eta antolatzaileak buru-belarri ari dira antolatutako ekitaldi eta jarduerak egoki gauzatzeko beharrezko azpiegiturak muntatzen.   

Igandean Kilometroak jaia hartuko du Azpeitiak, eta dagoeneko herrian nabaria da hori. Antolatzaileek egunak daramatzate prestatutako ekitaldiak eta jarduerak behar bezala gauzatu ahal izateko azpiegiturak muntatzen: komunak, agertokiak, karpak... Urte guztian jardun dira lanean, baina gaurkoa eta biharkoa bereziki egun, neketsuak izango dituzte, igandean 10:00etara den-dena prest izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide