Lagun Onak FTk bihar egingo du bazkideen urteko batzar nagusia

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 1a, 08:48

2023-2024 denboraldiko jokalari sarituak. (Lagun Onak FT)

Baigera I-eko lehen solairuko bilera gelan egingo dute, 19:00etan. Joan den urteko zein hasi berri den denboraldiko kirol eta diru kontuak izango dituzte hizpide.

Bazkideen urteroko batza nagusia egingo du bihar, urriak 2, Lagun Onak futbol klubak. Baigera I-eko lehen solairuko bilera gelan egin dute hitzordua, 19:00etarako.

Ordu horretan hasita, aurreko denboraldiko zein hasi berri duten 2024-2025 sasoiko kirol eta diru kontuak jarriko ditu mahai gainean klubaren zuzendaritzak, bazkideek onartu edo atzera bota ditzaten.

Hau da, hain zuzen ere, biharko batzarrean landuko duten gai zerrenda:

  1. Presidentearen agurra.
  2. 2023-2024 denboraldiko kirol jarduera.
  3. 2023-2024 denboraldiko kontuen aurkezpena eta onarpena.
  4. 2024-2025 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena.
  5. Galdera-erantzunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide