Zabalik da Antzerki Sormen Laborategian izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 10a, 11:37

Antzerki Sormen Laborategia. (Kulturaz)

Irailaren 26ra bitartean egongo da aukera Xanti Agirrezabalak gidatuko duen Antzerki Sormen Laborategian izena emateko.

Antzerki Sormen Laborategiaren ikasturte berrian parte hartu nahi dutenek hilaren 26ra bitartean izango dute izena emateko aukera. Kulturaz kooperatibak antolatutako helduentzako antzerki tailerraren aldi berria Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan emango dute 2024ko urritik 2025eko ekainera, eta Xanti Agirrezabala aktorea izango da berriz ere tailerraren gidaria.

Kulturazek argitu bezala, "oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere". Asteazkenetan 19:30etik 21:00era izango dira saioak, eta matrikularen prezioa 270 eurokoa izango da, hileko 30 euro hain zuzen. Kultur Bonudunek, erretiratuek eta ikasleek, aldiz, 180 euro ordaindu beharko dute. Informazio gehiago jaso nahi zein izena eman nahi duenak, dinamoa.eus webgunera jo dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide