Musika eta dantza nagusi, saninazioen lehen gauean

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 31a, 12:00

Askotariko kontzertuak izan dira San Inazio bezperan Azpeitiko agertokietan, eta bertaratutakoek gogotik gozatu dute musikarien doinuekin.

Saninazioetan murgildu ziren atzo azpeitiarrak, eta herri bazkariaren, arratsaldeko jolasen eta kalejiren ondoren, era askotako kontzertuez gozatzeko parada izan zen herrian.

19:00etan hasita, Oihan Vega eta Davila DJen emanaldiak izan ziren atzo San Inazio bezperan herriko plazan. Iluntzearekin batera, berriz, Tapiak eta Leturia Band taldekoek girotu eta dantzan jarri zuten Olazko Amaren plaza. Txosnagunean, berriz, Frigo taldearen kontzertua eta Balantza taldearen erromeria izan ziren. Bero eginagatik ere, herritar ugari bildu zen eszenatokien inguruan, eta musika zein dantzarik ez zen falta izan goizeko ordu txikiak arte.

(Argazkiak: Nerea Uranga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide