Hasi da Donostian Azpeitiko Udalaren udako ikastaroa

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 16a, 12:00

Edurne Zubia hizketan, eta Janire Basurto, Luis Legorburu eta Ainhoa Aizpitarte atzean dituela, gaur Miramarren. (Azpeitiko Udala)

Gaur eta bihar emango dute Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik. Azpeitiko esperientzia Miramar jauregian, EHUren Udako Ikastaroen barruan.

Zaintza emozionalaren Azpeitiko eredua zertan datzan azaltzeko ikastaroa martxan da Donostiako Miramar jauregian, EHUren Udako Ikastaroen (UIK) barruan. Gaur goizean hasi da han Azpeitiko Udalak emango duen Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik. Azpeitiko esperientzia ikastaroa, eta bihar bukatuko da. Udaleko hainbat sailetako teknikariak eta arduradunak, Azpeitiko osasun zentroko arduradunak eta zenbait gonbidatuk hartuko dute hitza ikastaroan bi egunotan.

Azpeitiko Udala bere sare sozialen bidez ari da kastaroaren jarraipena egiten, baita ponentzia bakoitzaren edukiak zabaltzen ere.

Ikastaroko parte hartzaileak. (Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide