Kaleak zuri-gorriz, San Fermin Txiki ospatzeko

Intza Trula 2024ko uzt. 5a, 13:15

Udaleku irekietako umeek San Fermin Txiki ospatu dute gaur. HH4. mailatik LH4. mailara arteko gaztetxoek Alde Zaharrean barrena egin dute entzierroa, eta plazan amaitu dute festa; HH2. eta 3. mailakoek, berriz, Sanjuandegin egin dute sanferminei lotutako ekitaldia.

Gaur, zuri-gorriz jantzita eta barre algaren artean igaro dute goiza udaleku irekietako haurrek, San Fermin Txiki ospatzera atera baitira kalera. HH4. mailatik LH4. mailara bitarteko haurrek pregoia irakurri dute udaletxetik 12:00etan, eta suziria bota bezain pronto lasterka atera dira entzierroan. Alde Zaharrean barrena itzulia egin ostean, plazan elkartu dira haur eta begirale guztiak, eta musikarekin eta dantzan jarraitu dute festa han.

HH2. eta HH3. mailako haurrek, berriz, Sanjuandegin ospatu dute San Fermin Txiki.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide