Uztailaren 20n egingo dute Gaztetxearen urteurreneko baltsa jaitsiera

Unax Larrañaga 2024ko uzt. 4a, 09:03

Aurreko urteko baltsa jaitsiera. (Unax Larrañaga)

XIX. urteurrena betetzen du aurten Azpeitiko Gaztetxeak, eta horren harira bi eguneko egitaraua prestatzen ari dira. Baltsa jaitsierarako gaia zehaztu dute Gaztetxeko kideek: Azpeitiko estereotipoak izango da baltsak muntatzeko gaia.

Aurten XIX. urteurrena ospatuko du Azpeitiko Gaztetxeak, eta ospakizunetarako hitzorduak hilaren 19an eta 20an izango dira. Hilaren 19an futbito txapelketaren finalak jokatuko dituzte, eta hilaren 20an baltsa jaitsiera egingo dute. Dagoeneko zehaztuta dago baltsak egiteko gaia: Azpeitiko estereotipoak. Hilaren 20an izango da jaitsiera Urola ibaian. Gaztetxeko kideek parte hartzeko eta baltsak sortzen hasteko deia egin diete herritarrei.

Urtemugarako prestatutako egitarauaren berri laster emango du Gaztetxeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide