Azpeitiko festetan lan egin nahi dutenek igandera arte eman dezakete izena

Nerea Uranga 2024ko uzt. 1a, 10:11

Saninazioetan sortzen diren askotariko eginkizunak egiteko kontratatuko ditu udalak langileak.

Azpeitiko Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu festetan sortzen diren hainbat eginkizunetan lan egiteko. Lan eskaintzarako izena gaurtik uztailaren 7ra bitartean eman behar da.

Azpeitiko Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu saninazioek irauten duten bitartean sortuko diren  askotariko eginkizunetan (aparkalekuen, zezen plazaren zaintza...) lan egiteko. Lan eskaintzan interesa dutenek gaurtik uztailaren 7ra (igandea) eman beharko dute izena Herritarren Arreta Zerbitzuan (aurrez aurre edo telematikoki).

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek:
- 16 urtetik gora izatea.
- Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
- Langabea izatea. Langabeen artean, epe luzeko langabeak lehenetsiko dituzte.
- Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Lan eskaintzan izena emateko, eskaera orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu behar dira udaletxean: Nortasun agiriaren fotokopia; langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria; euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da. Azpeitian erroldatua egotea Azpeitiko Udalak ofizioz egiaztatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide