Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Urrestillako kaleak alaitzen

Intza Trula 2024ko eka. 16a, 10:30

San Joan jaien egitarauaren barruan, Bentazaharreko Mutiko Alaien kantu saioaz gozatu zuten atzo arratsaldean Urrestillan. XX. San Joan Herri Krosa amaitu ostean eskaini zuen emanaldia taldeak.

San Joan festen egitarauari ekin zioten atzo arratsean Urrestillan. Hain justu, Urrestillako Festa Batzordeak antolatuta, XX. San Joan krosa jokatu zen lehenik, haurren zein helduen probekin, eta jarraian, Bentazaharreko Mutiko Alaiek girotu zituzten txokoak.

XX. San Joan kroseko sari banaketa amaitzean, 20:00 aldera, hasi zuten musika emanaldia Urrestillako kaleetan zehar, eta jende asko batu zitzaien festara. 

Gaur, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko dute han. Horretarako, luntxa, bazkaria eta bingoa dituzte prestatuta.

Datorren astean izango du jarraipena festak, eta honakoa da egitaraua:

Gaur, igandea. Jubilatuen Eguna

  • 13:00. Luntxa.
  • 14:00. Bazkaria.
  • Bazkalondoren, bingoa.

Ekainak 21, ostirala

  • 22:00. Profesionalen eskuzko pilota jaialdia:
    • Lau eta erdiko San Fermin Torneoa: Egiguren V.a vs Zabala.
    • Altuna-Rezusta vs Elordi-Zabaleta.

Ekainak 22, zapatua

  • 19:45. Kontzertuak: Labankada, Rekiem, Iratzar eta DJ Fury.

Ekainak 23, igandea. San Joan bezpera

  • 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
  • Ondoren, herri afaria.
  • 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
  • 00:30. San Joan sua piztea, eta suaren inguruan dantzaldia.
  • Ondoren, Laket taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna

  • 09:00. Diana, herriko txistulariekin, trikitilariekin eta erraldoiekin.
  • 11:45. Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.
  • 12:00. Prozesioa eta meza.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 22:00. Lizartxo eta Davila DJa.

Ekainak 25, asteartea. San Joan Txiki

  • 12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
  • 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Merienda.

Ekainak 26, asteazkena. San Joan hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Tortilla patata lehiaketa.
  • 20:30. Afari merienda.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide