Perez Arregi plaza eta Soreasu kulturgunea zein auzoa lotzen dituen pasabidearen plaza aldeko sarreran pibote berriak jarri, Perez Arregin lehendik zeuden beste batzuk mugitu, gidarientzako arrisku seinaleak ezarri, eta pasabidearen parean, Telefonicaren eraikinean, oinezkoentzako ispilua jarri ditu udalak, "oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta eremua autoentzako argiago geratzeko".
Bereziki pasaibidetik Perez Arregi plazara irteten diren oinezkoen segurtasuna kontuan hartuta egin ditu esku hartzeok udalak, eta ibilgailuen abiadura moteltzea da lortu nahi duen helburuetako bat. Horregatik jarri ditu piboteak pasabidearen irteeran, "beti ere suhiltzaileek behar duten distantzia mantenduz".