Azpeitia, Udalbiltzako kide

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 8a, 14:58

Udalbiltzako kideak eta kideen ordezkariak, Azpeitikoak barne, atzo, Iturmendin. (Azpeitiko Udala)

Maiatzeko udalbatzarrean onartu zuen udalak Euskal Herriko udalen eta hautetsien biltzarraren kide bihurtzea, eta atzo, Udalbiltzaren ez ohiko kontseilu nagusian, gauzatu zuten kidetzea.

Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta hautetsien biltzarrak, zazpi kide berri onartu zituen atzo Iturmendin (Nafarroan) egin zuten ez ohiko kontseilu nagusian, eta partzuergora batu diren udaletako bat da Azpeitikoa. Leire Goenaga, Aitor Larrañaga eta Ander Larrañaga zinegotziek parte hartu zuten atzoko bilkuran.

Maiatzeko udalbatzarrean onartu zuen Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kide egitea, udal gobernua osatzen duten EH Bilduren ordezkarien aldeko botoekin eta oposizioan dagoen EAJren abstentzioarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide