Herri Libre Bat dinamika aurkeztuko du Urola Kostako Gure Eskuk bihar Azpeitian

Nerea Uranga 2024ko eka. 3a, 15:28

Gure Eskuren Herri Libre Bat dinamikaren aurkezpena joan den martxoan Bilbon. (Gure Esku)

Gure Eskuk datozen bi urteetarako zehaztutako dinamika berria herritarrekin eta eragileekin elkarlanean egitea nahi du, eta Herri libre bat lelo duen kanpainaren berri emateko eskualdez eskualde aurkezpen batzar zabalak egiten ari da. Urola Kosta mailako aurkezpena bihar da Azpeitian.

Gure Esku-k datozen bi urteetarako dinamika aurkeztu zuen joan den martxoaren hasieran, Bilbon, eta Herri libre bat lelo hartuta fase berri bat hasi zuen, Euskal Herriaren burujabetzaren eta nazio aitortzaren aldeko lanean. Dinamika hori eragile soziopolitikoen eta euskal lurraldeen arteko lankidetzan sakondu nahi dute, eta horren berri emateko eskualdez eskualde bilera irekiak egiten ari da maiatzaren bukaeratik.

Urola Kosta eskualde mailako Gure Eskuren Herri Libre Bat dinamikaren aurkezpena bihar, asteartea, izango da Azpeitian, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Batzar zabala da eta nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide