Udaleku irekietan begirale jardun nahi dutenek galdetegi bat beteta eman beharko dute izena

Nerea Uranga 2024ko mai. 15a, 10:00

2022ko udaleku irekiak.

Azpeitiko Udalaren udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko lan poltsa oasatu nahi dute. Izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 26a izango da.

Azpeitiko Udalaren udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu Jauzika elkarteak, eta horretarako lan poltsan osatzeko deialdia egin du. Begirale jarduteko izena emateko honako galdetegia bete beharko da, eta horretarako epea maiatzaren 26an bukatuko da.

Lan poltsa osatzeko garaian honako baldintzak hartuko dituzte kontuan:

  • Aisialdiko begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edota ikasten aritzea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Baldintza horiez gainera, azpeitiarra izatea lehenetsi dute.

Informazio gehiago nahi duenak 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide