Mendi ibilaldia antolatu du Baigerak datorren zapaturako

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 15a, 09:52

O├▒azko gurutzea, Izarraitz aurrez aurre duela. (Baigera)

Azpeitia-Oñatz-Urrestilla-Azpeitia ibilbidea osatuko dute apirilaren 20an jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoek. Ondoren bazkaltzeko aukera ere izango dute, eta ostegunean itxiko da izena emateko epea.

Azpeitia-Oñatz-Urrestilla-Azpeitia mendi ibilaldia antolatu dute datorren zapaturako, apirilaren 20rako, Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoek, eta oraindik izena eman ez dutenek badute horretarako aukera aste honetan ere, ostegunean –hilak 18– itxiko baitute izen ematea.

Ibilaldiaren ondoren, nahi dutenek txangokideekin bazkaltzeko aukera ere izango dute. Ibilaldirako zein ondorengo bazkarirako izena eman nahi dutenek, honako telefono zenbakira deitu behar dute: 685 720 272.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide