Inauteriak 2024

Ezohiko giroan, mozorroak kalean

Nerea Uranga 2024ko ots. 13a, 09:00

Elegante Egun gaueko sexu erasoak gaitzesteko, Azpeitiko Udalak bertan behera utzi ditu karnabaletako ekitaldiak. Karnabal Astelehen iluntzean, ordea, hainbat herritarrek aurrez prestatutako mozorroak kalera atera dituzte.

Festa giroa apalagoa izan zen, eta ohi baino jende gutxiago ibili zen atzo, Astelehen Karnabal iluntzean, Azpeitiko kaleetan, baina aurrez prestatutako mozorroak kalera atera zituzten hainbat herritarrek.

Igande gauean izandako bortxaketa salatzeko Azpeitiko Udalak atzo eguerdian karnabaletako ekitaldi guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen, eta atzo arratsaldean elkarretatzera deitu zituen herritarrak. Herriko plaza jendez bete zen, eta irmoki salatu zituzten Elegante Egunean gertatutako sexu erasoak.

Festetako ekitaldiak bertan behera izan arren –tartean, helduen mozorro lehiaketa–, hainbat herritarrek kalera atera zituzten aurrez prestatutako mozorroak. Hala ere, izan zen festarekin ez jarraitzea erabaki zuenik; esaterako, Orkatz taberna itxi egin zuten, eta honako leloa zuen pankarta jarri zuten taberna atarian: "Festak ez badira seguruak, gu ez gara festaren parte".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide