Sanagustin kulturgunea goraino bete zuten herritarrek joan den igandean, hilaren 4an, karnabaletako kontzertuan. Hain zuzen, Udal Musika Banda, Juan Antxieta musika eskolako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak izan ziren oholtza gainera igo zirenak. Aparteko giroa sortu zen kontzertuaz gozatzera gerturatu zirenen eta musikarien artean.