"Atera, atera, trapuak saltzera", dio abestiak, eta kantu hori entzuten denean, karnabalak datozenaren seinale. Ohi bezala, inauterien aurreko asteburuan iritsi dira kaldereroak herrira. 19:00etan elkartu dira konpartsan parte hartu duten herritarrak eta musika bandako kideak, kalejirari hasiera emateko. Karroetan igotzeko gogotsu zeuden gaztetxoak, eta nor igoko erabaki ostean ekin diote kalejirari.
San Martin paretik abiatuta, Alde Zaharrean barrena ibili dira kalerik kale, zartaginak mailukadaz astintzen. Plazan amaitu dute ibilbidea, eta han kaldereroetako zenbait pieza abestu dituzte, Udal Musika Bandaren doinuek gidatuta. Dozenaka haur, gaztetxo eta heldu irten da kalera kaldereroz mozorrotuta, eta beste hainbat izan dira konpartsa ikustera irten diren herritarrak.
Kaldereroak igarota, hasi da karnabaletarako atzera kontaketa, eta motorrak berotzen jarraitzeko, bihar, igandez, inauterietako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak sanagustin kulturgunean, Antxieta musika eskolako kideekin eta Julian Barrenetxea abesbatzakoekin batera. Iazko karnabaletako argazkiak ikusteko aukera izango da, horiek proiektatuko baitituzte kontzertuan zehar.
Hona hemen karnabaletako egitaraua:
Otsailak 4, igandea
- 12:30. Udal Musika Bandako, Julian Barrenetxea abesbatzako, Banda Gazteko eta Juan Antxieta musika eskolako kideek inauterietako kanten emanaldia eta argazkien proiekzioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Argazki Elkartearen, Uztarriaren eta beste hainbat argazkilariren irudiak izango dira ikusgai emanaldian zehar.
Otsailak 8, Ostegun Gizen
- 18:30. Kantujira taldekoen kalejira.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira. Plazan elkartuko dira bi taldeak, karnabaletako abestiak eskaintzeko.
- 21:00. Kantatu, dantzatu, dibertitu ekitaldia herritar guztientzat, Sanagustin kulturgunean.
Otsailak 9, ostirala
- 18:00. Euskal inauterien jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek. Herriko kaleak euskal inauteriz jantziko dituzte. 18:00etan San Martin egoitzaren paretik abiatuko dira, eta plazan bukatuko dute, 20:00etan. Honako ibilbidea egingo dute: San Martin egoitza, Artzubia, Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkalea, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Perez Arregi plaza, Erdikalea, Plaza Txikia eta plaza.
Otsailak 11, igandea. Elegante Eguna
- 09:00. Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
- 11:30. Udal Musika Bandaren, banda gaztearen eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen diana.
- 11:15. Arrasateko gaiteroen diana.
- 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- Egun osoan, XLIV. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
- 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin.
- 16:15. Zezenaren irteera girotuko dute Arrasateko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 17:00. Zientzialariak antzerkia, Azoka Plazan.
- 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
- 20:00. Rockalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.
Otsailak 12, Astelehen Karnabala.
- 12:00. Banda gaztea eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
- 12:30. Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Dantza Saltsa taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte plazan.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 18:30. Dunbots txaranga kaleetan.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
- 20:00. Davila DJa eta Oihan Vega DJa, plazan. Itsasiko ttuntturroak kalerik kale.
- 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
Otsailak 13, Astearte Karnabala.
- 00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan.
- Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
- 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
- 06:15. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
- 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
- 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
- 17:30. Ihauteriak bizi ikuskizuna, Sanagustin kulturgunean.
- 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
- 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.