A30 greba feminista orokorra

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako deia berretsi du ELAk

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 7a, 15:20

Gaur Azpeitian elkartu diren ELAren Urola Kostako ordezkariak, azaroaren 30eko grebara dei eginez egin duten elkarretaratzean. (ELA)

Hileko azken egunerako deituta dagoen grebaren harira asanblada orokorra egin ondoren, Azpeitiko plazan elkarretaratzea egin dute sindikatuaren Urola Kostako ordezkariek.

ELA sindikatuak Urola Kostako asanblada orokorra egin du gaur goizean Azoka Plazan, azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira. Eskualdeko hainbat sektore eta enpresatako delegatuak elkartu dira asanbladan, eta bilkuraren ondoren, elkarretaratzea egin dute horiek plazan, hileko azken egunerako greba deitu duen Euskal Herriko Mugimendu Feministari beren atxikimendua adierazteko.

Azaroak 30. Feministak garelako, greba orokorra, zaintza publikoaren alde zioen ELAkoek elkarretaratzean zabaldu duten pankartak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide