Azpeitiko EAJk etzi, osteguna, aurkeztuko du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu duen taldea. Jabier Altuna alkategaiak, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak eta Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko dute 19:00etan hasita Basazabal jauregian egingo duten ekitaldian, eta interesa duten herritar guztiei azaltzeko deia egin diete, ekitaldi irekia izango baita.