Inauteriak 2023

Jai Karnabala, giro elegantean

Urtzi Oteiza eta Aitziber Arzallus

Elegante Eguna egun handia izaten da azpeitiarrentzat, eta kaleko giroan goizean goizetik antzeman zitekeen hori. Dotore ez ezik, gogotsu irten dira gaur herritarrak, eta eguerdia bitartean giro bikaina izan da kalean.

Kalean ibiltzeko primerako eguraldiarekin argitu du egunak, eta zein baino zein dotoreago jantzita, Elegante Eguna ospatzen ari dira azpeitiarrak. Garaiz irten dira aurrenak, eta eguerdiko sokamuturra baino lehen jende dezente zebilen kalean. Sokamuturra eta gero, berriz, sekulako betekada hartu plazak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide