Euskara arnas

Carmen Calzas: "Herri oso euskalduna da Azpeitia, eta harreman asko egiteko aukera eman dit euskarak"

Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 19:00

Azpeitian bizi da Carmen Calzas kataluniarra duela 30 urtetatik. Ordutik aritu da euskara ikasten, eta urteak dira euskaraz bizi dela. Euskararekin izan duen eta duen harremanaz aritu da hura Julene Frantzesena kazetariarekin solasean, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen asteetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.

Caceresekoa (Espainia) sortzez, Kataluniarra izatez, Carmen Calzas Azpeitian bizi da duela 30 urtetik. Euskal Herrira iritsi berritan hasi zen euskara ikasten, eta ordutik, euskara ikasteko eta hobetzeko prozesuan dago murgilduta. Izan ere, euskaltegietan hainbat ikastaro egin ditu, eta mintzapraktika talde bateko kidea ere bada. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Julene Frantzesena kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako lehen protagonista da Calzas. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako aurrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide