https://www.youtube.com/watch?v=F-UxmZUD6UA
Gaur goizaz geroztik San Martin asteko ekitaldietan murgilduta dira San Martin egoitzako egoiliarrak, boluntarioak eta langileak. Goizean, Iraurgi Ikastetxeko ikasleen eta Udaleko ordezkarien bisita izan dute egoitzan, eta arratsaldean kanturako tarteaz gozatu ahal izan dute egoiliarrek; izan ere, bertan izan dira Amaia Garmendia, haren gitarra ikasleak eta Kantujirako kideak. Askotariko abestiak kantatu dituzte 17:00etan hasita, eta giro ederrean igaro dute denek arratsaldea. San Martin astea hasi baino ez da egin, ordea. Bihartik igandera bitartean ere askotariko ekintzak egingo dituzte egoitzan, eta hainbat bisita ere izango dute bertan diren adinekoek.
Hona hemen aste osoko egitaraua:
Azaroak 6, asteartea
- 11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.
- 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxeeta Beñat Lizaso bertsolariekin
- 11:00. Zine foruma: Azpeitia.
- 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
- 16:45. Nagusilaneko Roberto eta Jose Inazioren musika emanaldia.
- 11:00. Karta txapelketa.
- 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.
- 11:00. San Martin jokoak.
- 16:45. San Martin bingoa.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 13:30. Familiekin bazkaria.
- Bazkal ondoren, karaokea.
- 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.
- 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.