Amaia Etxeberria izango da EAJ-ren Azpeitiko alkategaia, 2019ko udal hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 5a

Azpeitiarra EAJren udal taldeko zinegotzia da 2015az geroztik. EAJk garrantzia eman dio datorren urteko hauteskundeetarako hautagaia emakumea izateari. Etxeberriak esan duenez, "arduraz eta ilusioz" hartuko du "Azpeitiarentzat eta azpeitiarrentzat" lan egiteko erronka.

Amaia Etxeberria izango da EAJren Azpeitiko alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan, alderdi jeltzaleak gaur ohar bidez jakinarazi duenez. Azpeitiarra da Etxeberria, eta 48 urte ditu. 2015etik zinegotzia da Azpeitiko Udalean. Etxeberria hautatu dute EAJren oinarriek, eta hark esan du "ilusioz" dagoela. "Azpeitirako eta azpeitiarrentzat lan egiteko erronkari arduraz eta ilusioz egingo diot aurre", esan du. EAJk azaldu duenez, zerrendaburua hautatzerakoan "indarra" eman dio alkategaia lehen aldiz emakume izateari, baita hautagaiak herriko "giza eta kultur bizitzan duen parte-hartzeari" ere. Izan ere, jeltzaleek gogorarazi dute Itsasi dantza taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kidea dela Etxeberria. Jeltzaleek oharrean azaldu dutenez, alkategaia hautatu zuten batzarrean eskerrak eman zizkioten Aitor Gorrotxategi EAJren 2015eko hauteskundeetako zerrendaburuari eta egungo EAJren udal taldeko bozeramaileari, "herriarentzat egindako lanagatik eta izandako arduragatik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide