Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Ekoetxean eskainiko dute ikastaroa, 10:30etik 13:30era bitartean. Izena hilaren 21a baino lehen eman dezakete 10 urtetik gorako gazte zein helduek.
Bizikletak konpontzeko ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Ekoetxeak eta udalak hilaren 23rako, igandea. 10 urtetik gorako gazte eta helduei zuzendutako tailerra izango da, eta, bertan, bizikleten mekanikaren eta konponketaren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte.
Hilaren 23an, 10:30etik 13:30era bitartean egingo dute tailerra, Ekoetxean (Loiola auzoa, 1), eta interesa dutenek hilaren 20a baino lehen eman behar dute izena, hango 943-81 24 48 telefonora deituta. Doako tailerra izango da, eta plaza mugatuak izango ditu.