Azpeitiko Udalak Urrestillako ur hoditeria aldatzeko lanak hasiko ditu astelehenean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 7a

Kaleaundian eta Kalebarrenean aldatuko dituzte hodiak, eta Kalebarrenean asfaltoa ere berrituko dute, egun "egoera txarrean" dagoelako. Obren ondorioz, Azpeitia eta Beizama arteko autobus linearen geltokiak lekuz aldatuko dituzte Urrestillan.

Egungo hoditedia "zaharkituta" dagoela-eta egingo dituzte obrak. (Azpeitiko Udala) Urrestillako Kaleaundian eta Kalebarrenean ur hoditeria aldatzeko obrak hasiko dituzte datorren astelehenean, hilaren 10ean, egun dagoena "zaharkituta" dagoelako. Aitor Bereziartua Udaleko Hirigintza batzordeburuaren esanetan, hodiak aldatuko dituzte kale horietan, eta Kalebarrenean asfaltoa ere berrituko dute, oraingoa "egoera txarrean" dagoelako. Lanek 130.000 euroko kostua izango dute. Obrak direla eta, gainera, Azpeitia eta Beizama arteko UK04 autobus linearen Urrestilgo geltokiak lekuz aldatuko dituzte astelehenetik aurrera. Hori hala izanik, autobusak Urrestillako sarreraren bidegurutzean egingo du geldialdia, herri barruan egin beharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide