Ostiralera arte luzatu du Azpeitiko Udalak saninazioetan lan egiteko izen emate epea

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 11

Saninazioetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskaini ditu Udalak. Izena eman nahi dutenek gaur arte, asteazkena, zuten horretarako aukera, baina erakundeak epea luzatzea erabaki du. Horrenbestez, ostiralera arte eman ahal izango da izena udaletxean edo Udalaren webgunean. Interesatuek NANaren kopia aurkeztu beharko dute izena ematerako orduan. Langabezian daudenek, berriz, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar dute. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta halako eginkizunetan esperientzia izatea hartuko dituzte kontuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide