IRUDIETAN: Loiolako zelaiak hartu ditu Ipurtargi Festek

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Ipurtargi Fest egitasmoak hartu ditu gaur, igandea, Loiolako belardiak. Laugarren urtez jarraian antolatu dute eguna, eta eguraldia lagun, jendetza bertaratu da goiz eta eguerdi partean Loiola inguruetara. 11:00etarako hainbat artisauk prest zituzten postuak, eta 12:00etan hasi da Ekaintxoren emanaldia; gaztetxoenek gogotik dantzatu eta abestu dute hark lagunduta. Arratsaldean, 17:00etan hain zuzen ere, Iago Magoren emanaldia izango da. 18:00etan, berriz, jolasak egingo dituzte, eta egunari bukaera emateko afari begetarianoaz eta Mice eta Pelaxen kontzertuez gozatu ahal izango dute herritarrek. Hona hemen gaur eguerdiko irudi batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide