Erle multzo bat agertu da Azpeitiko Balentina Agirre Elorza plazan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 28a

Balentina Agirre Elorza plazako parkearen zati bat itxi du Azpeitiko Udalak, gaur, erle multzo bate agertu delako. Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako batzordeburuak agertu duenez, kale argi batean azaldu da erle multzoa, eta herritarren "segurtasuna bermatzeko" itxi dute parke zatia. Udalak dagoeneko deitu dio erlezainari, eta erakundeak azaldu duenez, "berehala" kenduko dute erle multzoa. Hona hemen irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide