Plazako eraikin bat eraitsiko dute, egoera txarrean dagoelako

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 24a

Atzo, asteazkena, hasi dituzte plazako 3. zenbakidun etxe ataria eraitsi aurreko lanak. Aldamioak jarri dituzte eraikinaren aurrekaldean, eta aurki hasiko dira botatzeko lanekin. Udalak jakinarazi duenez, eraikina zaharra da eta egoera txarrean dago; horregatik eraitsiko dute. Bi hilabete inguru beharko dituzte eraikina botatzeko, eta udalak azaldu duenez, uztailaren 20rako aurreikusten dute aldamioak kentzea. Epe tarte horretan astearteetako azokako hainbat postu berkokatu egingo dituzte. Argazkian, eraikina aldamioak aurrean dituela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide