ARGAZKI BILDUMA: Jonathan Terron jiu-jitsuko Espainiako txapeldunari harrera egin diote udal ordezkariek

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 7a

Jonathan Terronek udal ordezkarien harrera jaso du gaur. (Azpeitiko Udala) Espainiako Jiu-jitsu Txapelketa irabazi berri duen Jonathan Terron Azpeitiko bizilagunari harrera egin diete udal ordezkariek gaur eguerdian udaletxean. Joan zen otsailaren 26an jokatu zen Espainiako IX. Jiu-jitsu Txapelketa Guadalajaran (Gaztela-Mantxa, Espainia), eta Master 2 mailako pisu astun-ertaineko helduen kategorian aise nabarmendu zen Terron. Udal ordezkariek eskerrak eman dizkiote Terroni, "Azpeitiaren izena zabaltzeagatik". Joan zen urtean Europako II. Brazilian Jiu-jitsu Txapelketa irabazi zuen Terronek. Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen astean Gipuzkoako Hitza astekarian argitaratu zuten Azpeitiko jiu-jitsuko harrobiari buruz egindako erreportajea. Hona hemen gaurko harrerako irudi bilduma (Argazkiak: Azpeitiko Udala):  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide