Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
200 metro kable lapurtu dituzte, eta horren eraginez, Internet eta telefono linea finkoaren zerbitzuak eten dira Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan.
Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, azken egunetan, Urrestillako, Nuarbeko eta Matxinbentako hainbat bizilagun kexatu dira telefono linea finkorik eta Internetik gabe zeudelako. Udalak "hainbat gestio" egin ondoren, adierazi du kable lapurretak sortu duela arazoa. Izan ere, guztira, 200 metro kable ostu dituzte, eta horren ondorioz eten da zerbitzua, Telefonicak Udalari esan dionez. Hori hala, udalak adierazi du Telefonicak arazoa "lehenbailehen" konpontzeko gestioak egiten jarraituko duela.