Bukatu dituzte Barrenetxe auzoko gune bat berritzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 30a

Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak asfaltatu eta gune horretan aparkalekuak egin ditu udalak.

Barrenetxe auzoan egokitu duten gunea. (Azpeitiko Udala) Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak berritzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Etxaldeen aurreko guneak asfaltatzeko eta ibilgailuentzako aparkalekuak margotzeko lanak uztailean hasi zituzten, eta abuztuan bukatu dituzte. Guztira, 28.000 euro inguruko aurrekontua izan dute lan horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide