Soreasu auzoko kale bat eraberritu du udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 3a

2 eta 5 etxe atarien arteko kalean egin dituzte espaloia, saneamendua eta errepidea berritzeko lanak. Udalak jakinarazi duenez, lanok bukatuta, Soreasu auzoaren eraberritze osoa egin dute.

Soreasu auzoko kale bat eraberritu dute. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko lanak bukatu ditu dagoeneko udalak. Ekainarekin hasi zituzten lanak, eta saneamendua, errepidea eta espaloiak berritu dituzte. 120.000 euroko aurrekontua izan dute lanek. Udalak jakinarazi duenez, lanok bukatuta, Soreasu auzoaren eraberritze osoa egin dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide