Barrenetxe auzoan berritze lanak egin ditu udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 19a

Barrenetxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarietako patioak asfaltatu eta ibilgailuentzat aparkalekuak egin dituzte. Bestalde, datozen asteetan Artzubia kalea eta San Martin egoitza eta zezen-plaza arteko errepide zatia berrituko dute. Horrez gain, Loiolako Igarako errotaren inguruko errepidea ere konponduko dute.

Barrenetxen aparkalekuak egin dituzte. (Azpeitiko Udala) Azken asteotan, Barrenetxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atariak berritzen ari da Azpeitiko Udala. Bi kaletan ari da lanak egiten; hain zuzen ere, bi etxalderen aurreko patioak asfaltatu eta ibilgailuentzat aparkalekuak margotu dituzte. Lanek 20.000 euroko aurrekontua dute. Epe motzean beste hainbat asfaltatze lan egitea ere aurreikusten du udalak, hala nola Artzubia kalea eta San Martin egoitza eta zezen-plaza arteko zatia berrituko dute datozen asteetan. Bestalde, Loiolako Igarako errotaren inguruko errepidea ere konponduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide