Landetako hirigintza lanen eta Urrestillako bidegorriaren inguruko bilera irekia egingo du Azpeitiko Udalak, gaur

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 3a

Landeta auzoko hirigintza lanetaz eta Urrestilla arteko bidegorriaz hitz egiteko bilera deitu du udalak gaurko. Batzarrean bidegorriko zein Landetako hirigintza obretako aukera ezberdinak aurkeztuko dituzte udal arduradunek, eta interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara. Bilkura 18:30ean hasiko da, eta udaletxeko bosgarren solairuan izango da. Udalak aurreratu duenez, Landetan egin nahi dituzten lanen xedea da "auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematea". Bestalde, etorkizunean Urrestillako bidegorria egiteko, "esku artean hainbat alternatiba" dituela esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide