Martxan dira Euskal Herria auzoko garajeetako hezetasun arazoak konpontzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 13a

Plaza erabilera publikoduna denez, beste hainbat gunetan egindako gisan, udalak ordainduko du lanen aurrekontuaren %30. Dagoeneko plazaren eraberritze obrak hasi dituzte, eta hiru bat hilabetean bukatzea aurreikusten dute.

Hasi dituzte Euskal Herria auzoko lanak. (Azpeitiko Udala) Duela aste batzuk Damaso auzoko plazan hasitako lanen gisan, Euskal Herria auzoko 40 eta 46 zenbakien arteko zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko lanak hasi dituzte. Plaza erabilera publikoduna denez, beste hainbat gunetan egindako gisan, udalak ordainduko du lanen aurrekontuaren %30. Auzotarrek garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea emateko hasi dituzte lanok. Dagoeneko plazaren eraberritze obrak hasi dituzte, eta hiru bat hilabetean bukatzea aurreikusten dute. Obra osoaren aurrekontua 615.000 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide