Azpeitiko Damasoko plazan eta garajeetan obrak hasi dituzte

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 23a

Lau hilabete inguru iraungo dituzte lanek. (Azpeitiko Udala) Azpeitian Damasoko plazaren zorua eta gajareetako sabaia konpontzen ari dira joan zen astetik. Udalak adierazi duenez, Damasoko 1 eta 10 zenbakietako etxetarietako bizilagunekin adostuta ari dira lanak egiten, garajeetan dituzten hezetasun arazoei irtenbidea emateko asmoz. Lau hilabete inguru iraungo dituzte obrek, eta 515.000 euroko aurrekontua dute. Udalak aurrekontuaren %30a ordainduko du plazaren "erabilera publikoa" kontuan hartuta. "Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz, aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordaintzera bakarrik behartuta badago ere", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide