Azpeitiko ikastetxeek eta udalak eskola kirola bultzatzeko hitzarmena sinatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 16a

Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztien artean eskola kirola dinamizatzea, agenda diseinatzea eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko baliabideak izatea.

Udaleko ordezkariak eta herriko ikastetxeetako kideak. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeek eskola kirola bultzatzeko konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztien artean eskola kirola dinamizatzea, agenda diseinatzea eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko baliabideak izatea. Udalak eskerrak eman dizkie ikastetxeei eta herriko kirol elkarteei eskola kiroleko ia ekintza guztiak elkarrekin garatzen dituztelako. "Kirolean emaitza izugarriak lortzen ditugu Azpeitian; igeriketan, saskibaloian, lasterka, futbolean... eta horren guztiaren oinarrian dago ikastetxeek zein elkarteek herritarrekin txikitatik kirolerako zaletasuna lantzeko duten konpromisoa", azaldu du Eneko Etxeberria alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide