Udal Kirol Patronatua bazkide txartelak berritzen hasi da, "erabilera erosoagoa" izateko xedearekin

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 8a, 13:17

Joan den astean hasi ziren txartelak aldatzen, eta helburua da bi hilabete barru bazkide guztiek txartela berrituta izatea. Horretarako, bazkideek txartel zaharrarekin igerilekura joan behar dute.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak txipdun txartel berrien bidez funtzionatuko duĀ aurrerantzean. Aldaketaren helburua da bazkideentzat erabilera erosoagoa izatea, irakurketa azkarragoa egitea eta gaur egun sortzen diren arazoak ekiditea. Aste honetan hasi dira txartelak aldatzen, eta helburua da bi hilabete barru bazkide guztiek txartela berrituta izatea. Horretarako, bazkideek txartel zaharrarekin igerilekura joan behar dute, eta momentuan egingo zaie berria. Gazteentzat oharra Urte askoan bazkide diren gazteei eguneratutako argazki bat ekartzeko eskatu nahi zaie kirol patronatutik, modu horretan, artxiboko argazkiak eguneratu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide