Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakarrizketen eta ipuinen bitartez, emakumeek egindako umorea azaleratuko dute. Saioan parte hartuko dute herriko hainbat bakarlarik eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak.
Bost urte bete dira Emakumeen Txokoa zabaldu zutenetik, eta hori ospatzeko aitzakirik ez zaie falta bertako erabiltzaileei. Horregatik, hainbat ekintza egin dituzte urtea hasi zenetik, eta hurrengoa datorren ostiralean, hilaren 28an, egingo dute.
Oraingoan herriko emakume sortzaileak izango dira protagonista, eta Neskafreskak umore saio berezia eskainiko dute, 19:30ean hasita. Bertan, bakarrizketen eta ipuinen bitartez, emakumeek egindako umorea azaleratuko da. Saioan parte hartuko dute herriko hainbat bakarlarik eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak.
Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute ostiraleko saioa, eta herritar oro gonbidatu nahi dute bertara.