Lankidetza hitzarmena berritu dute udalak eta Dendarteanek

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Dendarteaneko ordezkaria eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea hitzarmena sinatzen. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko Udalak eta Dendarteanek lankidetza hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen hori dela eta, Azpeitiko Udalak 8.000 euroko diru-laguntza emango dio Dendarteani, "herriko komertzioa sustatzeko eta babesteko" helburuarekin, "eta orain arte bezala lanean segitzeko konpromisoa" berretsiz. Dendartean Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkurako kide da Bertan, eta Amador Viteri Dendarteaneko lehendakariak sinatu du hitzarmena, Eneko Etxeberria alkatearekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide