Ordutegi berezia izango dute Azpeitiko kirolguneek egunotan

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 13a, 11:05

Gaurtik astelehenera goizez soilik irekiko dute igerilekua, eta goizez nahiz arratsaldez kiroldegia. Asteartetik aurrera ohiko ordutegia izango dute bi guneek.

Igerilekuaren eraikina. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, egunotan, Aste Santua eta Pazko Astea direla eta, ordutegi berezia izango dute Azpeitiko kirolguneek. Gaurtik astelehenera bitartean aldaketak izango dira ordutegietan. Horrenbestez, igerilekua 09:00etatik 14:00etara irekiko dute egunero, eta kiroldegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Asteartetik aurrera ohiko ordutegia izango dute bi guneek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide