Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txanda hartzeko 943-76 97 53 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa 09:00etatik 14:00etara egin ahal izango da udalak Urola kalean duen biltegian.
Maiatzaren 9an ziklomotorren azterketa teknikoa Azpeitian egin ahal izango da. Urola kaleko 6. zenbakian udalak duen biltegian izango da horretarako aukera, 09:00etatik 14:00etara. Udalak adierazi duenez, lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko dute azterketa.
Txanda hartzeko 943-76 97 53 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa egitea 27,05 euro ordaindu beharko da, eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dira, hala nola ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua eta jabearen NANa.